Bilboko Udalak literatur lehiaketea jarri dau martxan

Bizkaie! 2023-10-17 12:25   Kulturea

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala kaleetako bizimoduan oinarritutako kontakizunak.

Bilboko Udalak, Zubirik 2025 Planaren barruan San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako kontakizunak literatur lehiaketea jarri dau martxan, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetan bizi diran edo ikasten ari diran gazteentzat.

Abenduaren 1era arte, auzo horreetako gazteek (14 eta 18 urte bitartekoek) San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala kaleetako bizimoduan oinarritutako kontakizunak idatzi ahal izango ditue, euskeraz, gaztelaniaz edo beste edozein hizkuntzatan. Ipuinen, kroniken, autobiografien eta egunerokoen moldeko testuak onartuko dira. Gehienez be, A4 tamainako 5 orri, Arial 12 letra erabiliz.

Ekimen horren bidez, Udalak hiru helburu ditu: Gazteei ahotsa emotea, auzoetako kultura-baliabideetara hurreratzea eta gazteen, ikastetxeen, kultura-baliabideen eta tokiko merkataritzaren arteko sareak indartzea.

Epaimahaia, Bilboko Udaleko kide batek, Begirune Fundazinoko ordezkari batek eta proiektuan laguntzen daben Katixa Aguirre eta Aixa de la Cruz idazleak izango dira. Jasotako lan guztietatik, 8-15 kontakizun hautatuko ditue. Kontakizunak, ondoren, aipatutako idazleek emondako tailer batean landuko dira, hobetzeko, eta, azkenik, argitaratu egingo dira Blackie Books argitaletxeak koordinautako antologia batean.

Horrezaz gan, irabazleei konsumo-bale bana emongo deutsee San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako liburu-dendetan erabiltzeko.

Oinarriak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu