Erandion jokatuko da laugarren kanporaketea
2023-10-17 10:55 BertsolaritzeaUrriaren 22an izango da saioa, Erandioko Merkatu Zaharrean.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea Erandion jokatuko da. Saioa, Merkatu Zaharrean egingo da, eta ohi legez, arratsaldeko 17:00etan emongo deutso hasierea. Hauek izango dira kantuan arituko diranak:
- Ander Sarriugarte Garcia.
- Garazi Navarro Ugarteburu.
- Igor Galarza Intxausti.
- Imanol Uria Albizuri.
- Paule Ixiar Loizaga Legarra.
- Unai Mendiburu Valor.
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurenekoetara eta besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Saioan gaiak emoten Idoia Anzorandia Kareaga egongo da. Epaimahaiko kideak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.
Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko leukie domekan bertan, 16:00etan, Merkatu Zaharrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!