Oihane Fernández Mendiarentzat izan da sari nagusia, 'Ez esan hori' lanagaitik
2023-10-17 10:03 KultureaIdazle bilbotarraren izeneko Ipuin Lehiaketako sariak emon ditue.
Bilboko Udalak urtero atontzen dauen ekitaldian, Bilboko idazlea, haren poemak eta euskerearen aldeko jarrerea nabarmentzen dira. Aurten nabarmen handitu da parte-hartzea: 1.583 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 73 euskeraz, Euskaditik eta estaduko, Frantziako, Argentinako, Kolonbiako, AEBetako, Mexikoko edo Finlandiako txokoetatik datozenak, besteak beste.
Gaztelaniazko modalidadean saritutako kontakizuna Salvador Serrano Molinaren Glúteos izan da. Akzesitak irabazi ditue Asun Gárate Iguaránek El hombre del carro kontakizunagaitik eta José Quesada Morenok Lazos familiares lanagaitik.
Euskerazko modalidadean, Oihane Fernández Mendiarentzat izan da sari nagusia, Ez esan hori lanagaitik. Akzesitak eskuratu ditue Isidoro Calvo Lorenzok Pello Bertendonaren kasu zoragarria kontakizunagaitik eta Amaia Iturriotz Etxanizek Etxe-tresnak obrearengaitik.
XL. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako sariak emoteko ekitaldian, Juan Mari Aburto alkatea izan da buru, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziagaz, Udalbatzako ordezkariakaz, poetearen senideakaz eta lehiaketearen oraingo edizioan saritutakoakaz batera.
Nazioarteko ipuin-lehiaketa honek euskeraz eta gaztelaniaz idazteko konbita egiten dau eta helburu bi ditu literatura-sorkuntzea sustatzea eta euskerazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazoten laguntzea.
Alkateak gogora ekarri dau Gabriel Aresti eta euskera batua bultzatzeko harek egindako ahalegin handia: Arestik aitaren etxea defendiduteko animau gintuan eta euskera batua erabilten lehena izan zan orain 60 urte, Euskaltzaindiak onartu baino bost urte lehenago, Euskal Akademiaren Orixe Sariaren zortzigarren edizinoa irabazi eban 'Harri eta Herri' poema-bilduman.... Era berean, Juan Mari Aburtok ondokoa nabarmendu dau: Orain sei urte, Bilboko Udalak Gabriel Arestiren Eguna instituzionalizau eban, urtero gure poeta maitearen ondarea suspertzeko ekitaldi modura, eta bigarren urtez jarraian haren izeneko Ipuin Lehiaketearen 40. edizinoagaz ospatu nahi dogu.
Aurtengo edizioan, nabarmentzekoa da parte-hartzaile gehiago izan dirala: % 26 igon da euskeraz eta % 35 gaztelaniaz, aurreko urteagaz alderatuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!