Azkuna Zentroak sorkuntzeari emoten deutson babesa indartu dau

Bizkaie! 2023-10-17 09:46   Kulturea

Babestu-rako bost eta Komikigintzako Egoitzarako hiru proiektu aurkeztu ditue.

Pascale Sévigny-Vallières (Quebec) eta Fran Mengual (Azkuna Zentroa) artisten obrak, hurranez hurran. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azkuna Zentroak, sorkuntza laguntzino programearen esparruan, bere programetako deialdietan parte hartuko daben artistak hautatu ditu; alde batetik Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programean, eta bestetik, Komikigintzan Nazinoarteko Egoitzan.

Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programea.

Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Porgramearen helburua sorkuntza eta hedapen artistikoa bultzatzea da, Azkuna Zentroaren  programazinoagaz lotutako proiektuen aukeraketearen bitartez.

Aurtongo deialdian, 100 proposamen baino gehiago jaso dabe eta bost izan dira hautatuak. Proiektu artistiko horiek, 2024ko urtarriletik abendura bitartean garatuko dira, eta Azkuna Zentroaren laguntzinoa, aholkularitzea eta bitartekariaz aparte, 6.000 euro jasoko ditue.

Deialdi honetan hautatu diran artisten proiektuak honako hauek dira:

- Jon Gerediaga Poiesis. Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk.

- Abel Jaramillo. Ninguna noche en llamas.

- Gala Knörr. Closer.

- Lorea Burge. Sonic Fielding.

- Ane Berganza. Que se basta a sí mismo.

Komikigintzan Nazinoarteko Egoitza

Azkuna Zentroak, Quebeceko Maison de la Litäature-gaz eta Angoûlemeko Cité Internationale de la Bande Desinée et de L’Image-gaz batera, hiru artistarentzako egoitza eskaintzen dau. Komikigintzaren esparruan sorkuntza sustatea eta herrialde ezbardientako personen arteko topaketa bultzatzea da egoitzaren helburua.

Egoitzaren edizino honetan Fran Mengual (Azkuna Zentroa), Lisa Blumen (Angoûleme) eta Pascale Sévigny-Vallières (Quebec) aukeratu dira. Artistek, lan partekatuko tailer bat izango dute uri bakotxean, eta, 4.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dabe.

Komikiaren Nazinoarteko Egoitzak Etxepare Euskal Institutuaren babesa du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu