'Elikaldia' esperientzia pilotua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2023-10-17 08:54   Jan edanak

Urriaren 21era arte jarduera ugari atondu ditue.

Munduan 900 miloe personak ez dau aukerarik elikadura beharrak asetzeko, konsumoa per kapita bikoiztu egin danean. Aldi berean planeteak biodibersidadearen eta lantzeko lurraren % 90 galdu dau eta mundu osoan lau enpresek kontroletan ditue hazien % 60.

Euskal Herrian, barriz, konsumiduten dogunaren %10 baino gitxiago produziduten da Euskal Herrian; ganera, azken hamarkadetan baserrien % 70 galdu da eta esaterako, Nafarroan produziduten daben % 99 esportetan da.

Testuinguru horretan, Kidekoop, Bizilur Alkarteak Elikaldia ekimena sortu dau; esperientzia pilotua izanik, asmoa da Euskal Herri osora zabaltzea. Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak eta Sanfraneko bizilagunen konsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamikea hain zuzen be.

Elikaldiaren astean, jarduera ugari atondu ditue, bereziki konsumo talde, saltoki txiki eta tabernetan gertuko eta sasoiko produktuak ezagutu eta konsumitzera bultzatzeko. Auzoko eskoletan tailerrak, jardunaldiak, bertsoak, pintxo txapelketea eta ekimen gehiago izango dira urriaren 21era arte, kulturea, gastronomia, hausnarketa kolektiboak, jaiak eta kaleko ekintzak buztartuz.

Danetara, 120 Elikalagunek (Herritarrak) emon dabe izena, baita, 60 Elikagune (taberna eta denda txikiak) atxikitu eta 200 Elikaproduktu erregistrau be.

Programazinoa

- Urriak 17:  

  • Egun osoan zehar. Eskola tailerrak (Mujika eta Atxurin).
  • 17:00: Nire lehenengo ogia (Sareanen).

- Urriak 18, Boluntan.

  •  9:30: Harrerea eta hasierako ekitaldia.
  •  10:00: Hausnarketarako oinarrien testuingurua.
  •  10:30. Mahai-ingurua (Unai Aranguren, EHNE Bizkaia eta Tairí Felipe, MPA Brasil).
  •  12:30: Elikadura Burujaubetzearen aldeko politika publikoak.
  •  14:00: Bazkaria.
  •  16:00: Esperientzien mahaia (Zapalan, Kidekoop eta Bisubi).
  •  17:30: Ondorioak.
  •  18:00: Amaierea.

- Urriak 19: 

  • Egun osoan zehar: Eskola tailerrak (Mujika eta Atxurin).
  • 17:00: Nire lehenengo ogia (Sareanen).

- Urriak 20:

  • 18:30: Bertsoak. Maite Sarasola, Peru Irastortza eta Asier Alcedo (Kalderapekon).

- Urriak 21:

  • 13:00: Trikipintxopoteoa. Taberna laguntzaileetatik.
  • 20:00: Veneno Inmortal + Love Lois taldeen konzertuak eta sari banaketak.

Izena emotea eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu