Arabako Bertsolari Txapelketearen lehenengo kanporaketak urrian

Bizkaie! 2023-10-16 07:45   Bertsolaritzea

Lehen kanporaketea Izorian izango da barikuan (Urriak 20).

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dabe, izan be, urrian jokatuko diran 4 kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira. Ganera, 2022ko txapelketako bost finalistak zuzenean dagoz sailkatuta. Kanporaketetan, barriz, saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2024ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira.

4 kanporaketak, 4 egunetan banatuta, Izoria, Biasteri, Legutio eta Araian jokatuko dira:

- 1.kanporaketa, Izorian, urriak 20, barikuan, 20:00etan. Oholtza gainean Unai Anda, Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi egongo dira. Irati Martinez gai-jartzaileak gidatuta.

- 2.kanporaketa, Biasterin, urriak 21, zapatuan, 18:00etan. Oholtza gainean Maddi Agirre, Orlando Arreitunandia, Irati Anda, Aitor Ugarte, Sabin Abarrategi eta Marta De Pedis egongo dira. Oier Azkarraga gai-jartzaileak gidatuta.

- 3.kanporaketa, Legution, urriak 28, zapatuan, 19:00retan. Oholtza gainean Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Hegoi Hamabizka eta Izar Mendiguren egongo dira. Lierni Altuna gai-jartzaileak gidatuta.

- 4.kanporaketa, Araian, urriak 29, domekean, 17:30ean. Oholtza gainean Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua egongo dira. Oier Suarez gai-jartzaileak gidatuta.

Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu