Taldekako Xilaban, Hazparnen Hazparke eta Baionan Ipiñitzeko taldeak irabazle

Bizkaie! 2023-10-16 08:45   Bertsolaritzea

Saio bakarra geratzen da lehenengo ligaxkan, hilaren 20an jokatuko dana Aldude-n.

Hazparke eta Lizaieta taldeak (Bertsularien Lagunak). | Ikusi handiago | Argazki originala

Hazparnen izan zan zazpigarren saioa, bertan Hazkarpe taldeak irabazi eutson Lizaieta taldeari. Lizaieta taldean dagoz Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpurua eta Hazparke taldean, barriz, Irantzu Idoate,  Ortzi Idoate eta Nahia Sasco.

Hurrengo egunean, urriak 15an, Ipiñitzeko taldeak (Oihan Diaz, Josu Txoperena, June Diaz, Maddi Ane Txoperena, Aimar Karrika eta Kerman Diaz) 3 Kaskori (Maialen Berra, Lur Rentería eta Marga Berra) irabazi eutson. Baionako Rail Bayonnais-en izan zan bigarren saio hau.

Saio bakarra geratzen da lehenengo ligaxkan, hilaren 20an jokatuko dana Aldudeko Alfaro ostatuan hain zuzen be. Berton, Ez Dok 5 taldea eta Zizpa Txispa taldeak izango dira. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin eta bigarrena Azkainen zemendiaren 4an. Final handia Aiherran izango da zemendiaren 18an, bertso bazkariaren ondoren.

Argazkia: 3 Kasko eta Ipiñitzeko taldeak (Bertsularien Lagunak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu