Iruri Altzerrekak irabazi dau Arrigorriagako kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-16 07:55   Bertsolaritzea

Saioa irabazi eta finalaurrekoetara sailkatu da Altzerreka.

Iruri Altzerreka | Ikusi handiago | Argazki originala

Arrigorriagako Lonbo Aretoa bertsozalez lepo egon da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan. Honako sei bertsolari honeek kantau daben:

Garikoitz Sarriugarte Onaindia

Iker Uriarte Urrutia

Inazio Vidal Gurrutxaga

Iruri Altzerreka Martinez

Josune Aramendi Perez

Lurdes Ondaro Mallea

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituana: 475 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 11n jokatuko dan horretara. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

Iruri Altzerreka Martinez ------------- 475

Josune Aramendi Perez------------------ 470

Lurdes Ondaro Mallea ------------------ 453

Garikoitz Sarriugarte Onaindia--------- 441

Inazio Vidal Gurrutxaga -------------- 436,5

Iker Uriarte Urrutia ------------------ 431

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako honeek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Kontuak kontu, Erandioko kanporaketarako sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu