Vianan eta Uharten izango dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak

Bizkaie! 2023-10-13 13:20   Bertsolaritzea

Zapatuan Vianako Kultur Etxean eta domekean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Pasa dan zapatuan emon eutson hasierea 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketeak, Iruritan, 140 entzule ingururen aurrean. Asteburu honetan, barriz, hitzordu bikotxa izango dau txapelketeak, izan be, zapatuan Vianan eta domekan Uharten jokatuko dira bigarren eta hirugarren final-laurenak, hurranez hurran. 17:30ean hasiko dira saio biak. Seina bertsolarik kantauko dabe eta saioetako irabazle biek zuzenean eskuratuko dabe finalaurrekoetarako sailkapena.

Lehen saioa, Viana herriko Alde Zaharreko Kultur Etxean izango da, zapatuan, urriak 14, arratsaldeko17:30ean. Egitasmoa Nafarroako ahalik eta bazter gehienetara eroateko ahaleginean, lehen aldiz atondu dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak txapelketako saio bat Vianan. Sei bertsolari izango dira kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta hain zuzen be. Gai-jartzaile lanetan, Zigor Gartzia Zian ibiliko da.

Uharten, barriz, domekan (urriak 15) jokatuko da final-laurenetako saioa. Arte Garaikideko Zentroan izango da, 17:30ean. Bertan Joanes Illarregi Marzol, Ainara Ieregi Aranburu, Julen Zelaieta Irirate, Mikel Lasarte Cia, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia izango dira. Horreezaz gan, Ainhoa Larretxea egongo da gai-jartzaile bezela.

Saio bietako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian, eta saioetan bertan be salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera. Guztira, 18 bertsolari pasauko dira finalaurrekoetara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu