Leire Bilbao eta Unai Elorriaga aurrez aurre Bidebarrieta Kulturgunean
2023-10-13 12:43 KultureaEztabaidak Literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruan.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, urriaren 17an, martitzenean, Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean zikloaren beste hitzordu bati ekingo deutso. Topaketea, euskaraz izango da eta literatur sariek egileakan daben indarrean jarriko dabe arretea. Unai Elorriaga eta Leire Bilbao izango dira berbaldian, Yolanda Mendiola kazetariaren gidaritzapan.
Euskadi Literatura Sariak, Literaturako Nobel Saria, Poesiako Sari Nazionala edo Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala emon barri diran hile honetan, sari horreek sarituen ibilbide literarioan zelan eragin leiken azaltzea da asmoa: Zer sentiduten dan sari horreek jasotea , zein neurritan izan daitekezan atseden ekonomiko bat ibilbide literarioan, zelan biziten dan ondoren mailea emon behar izatearen presinoagaz, edo zelan egokitzen diran balorazinoak.
Hitzordua arratsaldeko 19:00retan hasiko da, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.
Unai Elorriaga
Unai Elorriaga (Getxo, 1973) ofizioz itzultzaile eta filologoa. Bere lehen eleberria, Un tranvía en SP 2002ko Narratiba Sari Nazionala jaso eban, Aitzol Aramaio zuzendariak zinemara eroanez Un poco de chocolate izenburupean. El País, Deia eta Berria lako hedabideetan dabil kolaboratzaile eta irakasle eta hizlari izan da mundu osoko unibersidadeetan, esaterako, Oxford, Georgetown eta EHUn.
Leire Bilbao
Leire Bilbao (Ondarroa 1978). Bertsolari txapelketetan ibili ondoren, 2006an literaturearen mundura egin eban salto Ezkatak (2006) bere lehen poesia liburuagaz . 2011n bigarren poesia liburua argitaratu eban, Scanner. Etxepare Saria jaso eban Gerrak ez du izenik (2013) liburuagaz; 2016an, Lizardi Saria, Pikondoaren balada obreagaz; eta 2017an, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Saria, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!