Ignacio Ellacuria Saria emongo deutse Seynabou Male Cissé ekintzaileari
2023-10-13 12:22 KultureaBakearen eta emakumeen eskubideen alde egin dauen lana autortu deutso Jaurlaritzeak.
Eusko Jaurlaritzeak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzearen Euskal Agentziaren bidez, Bardintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean, Garapenerako Lankidetzako 2023ko Ignacio Ellacuría Saria Seynabou Male Cisséri emongo deutsela iragarri dau.
Senegaldar ekintzailea, bakearen aldeko aktibista sutsua da Casamanceko gatazkan, herrialde afrikarraren hegoaldean. Era berean, emakumeen eskubideen eta garapenaren alde egin dau lan. Iñigo Urkullu Lehendakariak emongo deutso saria hurrengo asteetan Lehendakaritzan egingo dan ekitaldian.
Epaimahaiak ekintzailea autortu nahi izan dau, gizarte bidezkoagoa eta bardintasunezkoagoa sortzeko konpromisoagaitik, eta gatazketan alkarrizketea eta bakea eregiteagatik. Emakumeen eskubideen aurrean errespetua eta bardintasuna defendiduta, horreen parte-hartze aktiboa sustatzeagaitik. Ganera, epaimahaiak azpimarratu dauenez, sari horrek euskal gizartea Afrikan ahaztutako krisi eta gatazkak ikusarazoten eta horreei buruz kontzientzietan lagunduko dau.
Bakearen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibistea
Seynabou Male Cissé emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile senegaldarra da eta bakearen aldeko aktibista nagusienetakoa Casamance eskualdean. Defendatzailea, 1952an jaio zan Gandiayen, Kaolack eskualdean. Geografian lizentziaduna eta masterra lortu ondoren, 25 urtez, Ziguinchor uriko Djignabo Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan zan. Gaztetatik gizarte mobimenduetan eta bardintasunaren aldeko borrukun ibili da.
2010ean, Cissé Plateforme des Femmes pour la Paix en Casamance (PFPC) koalizinoaren sustatzailea izan zan. Koalizino horrek batu zituan gizarte zibileko 210 tokiko erakunde eta eskualdean bakearen eta justiziaren alde lan egiten daben 40.000 emakume baino gehiagoren alde. 2013an, Women´s World Summit Foundation (WWSF) erakundearen Women´s Creativity in Rural Life saria jaso eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!