Argazkilaritza Sozialaren VI. Lehiaketea martxan da Getxon

Bizkaie! 2023-10-13 10:55   Kulturea

Sarekidek, boluntariotza erakundeen alkarteak, antondu dau.

Lan boluntarioak gizartean dauen eragin positiboa gizarteratzeko asmoz, Sarekide alkarteak Argazkilaritza Sozialaren IV. Lehiaketea atondu dau, eta zemendiaren 30era arte hartu leiteke parte. Getxoko boluntariotza erakundeak batzen dituan alkartea da Sarekide. Getxoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoa izan dau lehiaketea martxan jarteko.

Lehiaketako argazkiek gai sozialak edo boluntariotzeari lotutako egoerak erakutsi beharko ditue. Epaimahaiak irudiaren sensibilidadea, originaltasuna, balioak eta kalidadea hartuko ditu kontuan, besteak beste. Nahi dauenak bialdu leikez argazkiak lehiaketara (gehienez bi).

Irabazleari kamera digital trinko bat eta 50 euroko balea emongo deutsez. Akzesit Saria be egongo da, eta hori eskuratzen dauenari argazki-makina bat emongo deutse.

Posta elektronikoz bialdu behar dira argazkiak, sarekidefoto@gmail.com helbidera. Ikusi oinarriak eta parte hartzeko modua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu