'Gego. Infinitua Neurtzen' erakusketea Bilbon
2023-11-06 07:33 KultureaXX. mendeko Latinoamerikako eszenak emon eban artistarik esanguratsuenetako bat da Gego.
Guggenheim Bilbao Museoak Gego. Infinitua neurtzen erakusketea aurkeztu dau. Atzera begirako horrek Gego izenez be ezaguna dan Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren lanaren ikuspegi integratzailea eta abstrakzinoaren lengoaiaz eban ikuspegi berezia eskaintzen dau.
Seguros Bilbao babesle dala, erakusketea maila kronologikoan eta gaika dago atondua, eta artisteak forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzino modularren bidez egin zituan ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.
Erakusketeak 1950eko hamarkadearen hasieratik 1990eko hamarkadearen hasierara arteko 150 objektu inguru batzen ditu, besteak beste, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, ehunak eta artista-liburuak, baita zirriborroak, argitalpenak, gutunak eta instalazinoen zein obra publikoen argazkiak be.
Azterketa horrek, artisteak zeharkatu zituan latinoamerikar testuinguru ugarien barruan kokatzen dau haren praktikea, eta jardunbide horrek nazinoarteko oinarrizko mobimentuen aurreko abstrakzino geometrikoagazko edo arte zinetikoagazko izan zituan alkarguneak eta hausturak be arakatzen ditu.
Erakusketea, zemendiaren 7tik 2024ko zezeilaren 4ra egongo da ikusgai eta komisarioa Geaninne Gutiérrez-Guimarães da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!