Beñat Muguruza Hitzetik Hortzeran
2023-10-13 08:13 BertsolaritzeaZapatuan, urriaren 14an, gaueko 21:00etan, ETB1en.
Hitanoa izango da aste honetan Hitzetik Hortzeran protagonista, Beñat Muguruza EHUko ikertzaileagaz, izan be, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hitanoak izandako erabilerea aztertu dau ikertzaileak. Aurretik, 1986tik ordura arte jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiak hartu zituan, eta bertan hitanoak izandako presentzia zein zan aztertu eban, segidan 2017ko erabileragaz alderatzeko. Urteekaz apaltzen joan da erabilerea, nahiz eta 2017an presentzia apur bat izan eban hitanoak.
Txapelketa Nagusiko hitanoaren erabilerea aztertzeaz gan, bertsolariak be alkarrizketau zituan, eta ikerketeari ekarpen aberasgarria egin eutson, halanda ze, Noka eta toka hoskide… bertsolarien adiskide? izenburuko ikerketa egin eban Mintzolaren eta UPV/EHUren proiektu saria eskuratuz.
Dragoi Bolari buruz galdetzeko aukerea be ez dau galdu Mirarik, izan be, Beñat Muguruzak, Garbiñe Bereziartuagaz batera, ETB1n emondako Dragoi Bola marrazki bizidunetan hitanoak izandako erabilereari buruzko ikerketea be egin baitau.
Zahartuko gara
Bertso musikatu sorta ederra izango da aste honetako Hitzetik Hortzeran. Aitor Etxebarriazarragak ondutako Zahartuko gara bertsoak be entzungo ditugu; Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra musikariak bertan izango dira laguntzen.
Iurretako eta Lazkakoko bertsoaldiak
Astero lez, bertsoaldi bi eskainiko dira Hitzetik Hortzeran, Iurretako eta Lazkaoko saioetako bertsoak, hain zuzen be.
Iurretan, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga ibili ziran kantuan eta Maite Berriozabal izan zan gai-jartzaile. Lazkaon, barriz, Iker Iriarteren aginduak betez kantau eben Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaranek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!