Iñigo Astizek eta Eñaut Elorrietak Gabriel Aresti omenduko dabe
2023-10-11 12:52 KultureaUrriaren 16an arratsaldeko 19:00retan izango da, Bidebarrieta Kulturgunean.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Gabriel Arestiri omenaldia egingo deutso urriaren 16an (astelehena). Hitzordua euskeraz izango da eta arratsaldeko 19:00retan emongo deutso hasierea Liburutegiko Areto Nagusian. Berton, Iñigo Astiz idazle, kazetari eta Ume eta Gazte Literaturako Euskadi Saridunak eta Eñaut Elorrieta kantautoreak hartuko dabe parte.
Gabriel Aresti bilbotar poeta ospetsuaren jaiotzearen 90. urteurrena dala eta, Bidebarrieta Kulturguneak poema eta abesti irakurketa bat hartuko dau.
Poesiak, antzerkiak eta eleberriak idatzi zituan Arestik, eta Federico García Lorca, T.S. Elliot edo Boccacio be itzuli zituan. Ganera, Euskaltzaindiko kide izan zan, eta euskera batuaren sorrerea defendidu eban. Euskerearen aurrean konpromiso soziala azaleratzen dau bere obra osoan.
Halanda ze, Gabriel Aresti ezinbesteko personea izan da Euskadiren historia ulertzen laguntzeko. Urtero lez, Bilboko Udalak idazleak laga eban ondarea aldarrikatzen eta ospatzen dau ekitaldi horren bidez.
Sarrerak doban izango dira eta streaming bitartez ikusteko aukerea be eskainiko da Bidabarrieta Kulturguneko kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!