‘Libros en el terreno de juego’ liburua aurkeztu dabe
2023-10-11 11:05 KultureaObreak literatura-genero ugari buztartzen ditu.
Jon Kortazar, euskerazko literaturako katedradunak, eta Mari Mar Boillos, Bilboko Hezkuntza Fakultadeko Hizkuntzearen eta Literaturearen Didaktika Sailekoak, EHUko argitalpen-zerbitzuak argitaratutako Libros en el campo de juego idatzi dabe. Liburua, urte askotako ikerketearen emoitzea da eta 2020an argitaratutako Egungo euskal literatura eta futbola eta 2022an argitaratutako Egungo euskal literatura eta futbola II lanakaz bat egiten dau.
Libros en el terreno de juego liburuak, 13 kapituluen bidez euskal literaturearen eta futbolaren alderdiak jorratzen ditu, besteak beste, futbolak genero askotan euskeraz eta gaztelaniaz produzidutako euskal narratiban dauen presentzia. Emoitzea liburuan barrena egindako ibilbidea da, zinetik obretara egindako hurreraketea, ipuingintzan, ume eta gazte literaturan, saiakeran, antzerkian eta komikietan egindako sartu-urtenak hain zuzen be.
Kortazar eta Boillos, EHUko LAIDA ikerketa-taldeko kideak, ikasgeletan literaturea erabilteari eta hizkuntzak irakasteko dauen balioari be erreparau deutsee. Ganera, literaturea eta futbola buztartzeko, jokalarien irakurteko ohiturak ikertu ditue. Azken batean, literaturearen eta futbolaren munduari buruzko ikuspegi pedagogiko-didatiko bat erakustea da helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!