Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Dominea jasoko dau

Bizkaie! 2023-10-11 08:48   Kulturea

Sari-emote ekitaldia Madrilen izango da, zemendiaren 27an.

Arriaga Antzokia Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Dominea jasoko dauen erakundeetako bat izango da, arte eszenikoen arloan egindako lana autortuz. Urrezko Dominaren sari-emote ekitaldia Madrilen izango da, zemendiaren 27an.

Urrezko Domineak, Arriaga Antzokiaren une goxoa erakusten dau. Bilbotarrei zein bisitan datozen personei erakustaldi bikainak eskaintzea ezeze, nabarmentzekoak dira Antzokiak egiten dituan produkzino propioak.

Arriaga Antzokiak pozez eta esker onez jasoten dau Arte Eszenikoen Akademiaren partetik datorren autormen garrantzitsu hau. 133 urteko antzokiari, duda barik, egindako lana autortzen jako, bide beretik jarraitu daiala sustatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu