Mintzolak udagoienerako programazinoa dakar
2023-10-10 13:40 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak mintegi bat atondu dau urriaren 18an.
Mintzola egitasmoaren eskutik 2023an saritutako gradu eta master amaierako 7 lan eta ikerketa lan monografikoa aurkeztuko dira. Horrezaz gan, beste erakunde batzuekaz alkarlanean ondutako beste hiru ikerketa be aurkeztuko dira.
Mintegiaren helburua da ahozko jardunaren eta eguneroko ahozko berbakerearen inguruko ikerketen ondorioak aurkeztea. Era berean, Ahots Baten eta Ahostegunak sormen egonaldiak atondu ditu Euskerearen Akademiak. Holan, euskeraz egiten diran hainbat adierazpide ezagutzeko aukerea bultzatu nahi dau Mintzolak, gazteei antzerkiaz, bertsolaritzaz, kantuaz eta literaturaz gozetako aukerea emonda.
Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dau Mintzola egitasmoa.
Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da, ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako lanen eta ikerketa lan monografikoaren aurkezpenakaz. Arratsaldean, ikastetxeetan lagunarteko euskerea sustatzeko ikerketa-ekintzaren (ARIKALA) lantaldeak eta EHUko irakasle-ikertzaileek egingo dabe berba; azken honeek hitanoaren inguruko azterketearen nondik-norakoak eta Gaztelania eta frantsesagazko desorekea euskal gazteen eguneroko hizkerarako ikerketearen ondorioak azalduko ditue. Mintegia edegia eta dobakoa izango da baina bertaratu nahi dauenak izena emon beharko dau donostiaordez@euskaltzaindia.eus helbidera idatzita edo 943428050 telefono zenbakira deituta.
Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkariak gogoratu dau hiru zutabetan oinarritzen dala Mintzola, hain zuzen, ikerketan, ezagutza transferiduteko bokazinoan eta sustapenean.
Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasuneko foru zuzendariak ondokoa azpimarratu dau: Oinarrizko faktorea da euskerearen erabileraz gabizenean, gizarte hartu-emonetan hizkuntza sano eta bizia erabilteko garaian ezinbestekoa dalako ahozkotasun aberats eta jori bat. Mintzola egitasmoaren helburu nagusia da horretan sakondu, ikertu eta erabilerea indartzeko tresnak eskuratzeko lan egitea, herritarren eguneroko berbakeran inpaktu positiboa lortzeko. Holan, Mintzola bere sorreratik gaurdaino ekarri daben eragile eta erakundeen lana goraipatu dau Mendizabalek eta, aurrera begira, suerterik onena opatu deutso Euskaltzaindiari.
Zer da Mintzola?
Mintzola Fundazinoa azkendu ondoren, Euskaltzaindiaren barruan garatzen dan Mintzola egitasmoa berbakerearen lantegia da, gaur egun. Bere lan eremua euskeraz egiten dan ahozko jarduna da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!