Arrigorriagan jokatuko da hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-10 13:10   Bertsolaritzea

Urriaren 15ean izango da saioa, Lonbo aretoan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea Arrigorriagan izango da. Saioa, Lonbo Aretoan egingo da, eta ohi legez, arratsaldeko 17:00etan emongo deutso hasierea. Hauek izango dira Arrigorriagan kantuan arituko diranak:

- Garikoitz Sarriugarte Onaindia.

- Iker Uriarte Urrutia.

- Inazio Vidal Gurrutxaga.

- Iruri Altzerreka Martinez.

- Josune Aramendi Perez.

- Lurdes Ondaro Mallea.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurenekoetara eta besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

Saioan gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea egongo da. Epaimahaiko kideak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko leukie domekan bertan, 16:00etan, Lonbo Aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu