'Eyezorros' lanak edegiko dau Eszenas denporaldia
2023-10-10 12:41 KultureaArratsaldeko 19:00retan hasiko da Azkuna Zentroko Auditorioan.
Azkuna Zentroak, gaur, hilak 10, Eyezorros aurkeztuko dau, Miguel A. Garcíak Azkuna Zentroari AZKide lez sortutako soinu-produzkino guztiaren aukeraketea. Musika esperimentaleko kontzertu honegaz, Zentroak EszenAZ programearen ziklo barri bat edegiko dau, halanda ze, Zentroaren arte bizien denporaldia.
Miguel A. García soinu-artisteak, Comclapompos. Usar el flujo como un cauce proiektua joarratu dau azken urte bietan. Inguruko sinergiak bereganatzen dituan musika-konposizinoko lanak, egiturearen era askotariko aukeretan sakontzen dau. Oso esperimentala eta elektroakustikatik hurrago dagozan ikusmoldetatik ekinez, musikea tolestu eta zabaltzen da.
Garcíak adierazo dauenez, soinua da bitartekoa, neuretzat jatorria, baina ez amaierea, izan be, bitarteko horretatik hasten diran musikari eta artistakaz lan eginez, beste diziplina batzuetara zabaldu nahiko neuke, beti be modu organikoan.
Horrezaz gan, nabarmendu behar da Eyezorros Azkuna Zentroak produzidutako eta binilo batean batutako urrezko disko bat dala. Artista askogaz alkarlanean sortuko lana da, besteak beste, Elena Aitzkoa (Azkuna Zentroko artistea AZkidea), Luis André, Fernando Carvalho, Ilia Belorukov, Alba Burgos, Ferran Fages, Garazi eta Mikel Gorostiaga, Garazi Navas, Alex Reviriego, Ibon RG, Matías Riquelme, Marta Sainz, Beatriz Setien, Fernando Ulzion, Mikel Vega eta Natalia Vegas.
LPa Azkuna Zentroaren dendan dago salgai eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean.
Ekimena 19:00retan hasiko da Azkuna Zentroko Auditorioan 8 euroan. Sarrerak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!