Euskal Herriko, Kornuallesko, Britainiako eta Kosovoko doinuak entzungo dira Galdakaon
2023-10-10 12:33 MusikeaMusika Bizian, urriaren 27an eta 28an izango da.
Munduko plaza izango da Galdakao urriaren 27an eta 28an: Musika Bizian jaialdiko bederatzigarren edizioa egingo da; Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzungo dira Iturrondo plazan.
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan aurkeztu da gaur, aurtengo edizioa. Iñigo Hernandok, Galdakaoko alkateak; Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko aldundiko kultura foru diputaduak eta Unai Zabalak, Garazi Maesok eta Garatz Unamunzagak, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko kideek, emon ditue aurtengo nondik norakoak.
Unai Zabala Andra Mari taldeko presidenteak ondokoa nabarmendu dau: Jaialdi askotan estadurik bako kulturakaz topatu gara, eta horrek eroan gaitu Euskal Herriaren antzera dagozan kulturak ezagutzera emotera: Beste herrialde batzuetako musikea, kulturea eta hizkuntzea erakustea da jaialdia berezi egiten dauena.
Esangura horretan Garazi Maesobek adierazo dauenez, munduko kultura-aniztasunaren isla izan nahi dau Musika Bizianek, eta nabarmendu nahi izan dau kultura gitxiengotu eta zapalduen arteko alkartasun jaialdia da. Atzerriko musikea Galdakaon entzuten jarraitzeko apustua egiten jarraituko dau jaialdiak, esan dau azkenik Garazik musikea konsumiduteko moduak aldatu diran honetan.
Horregaitik, aurten Euskal Herriko (Gozategi eta Mconak), Kornualleseko (The Stowes), Bretainiako (Startijenn) eta Kosovoko (Gipsy Groove) musikariak izango doguz Iturrondo plazan.
Luthier Azokea eta Musika Erakustaldia
Urriaren 28an, urtero legez, luthierrek eta musikari artisauek leku berezia izango dabe Iturrondoko karpan. Euren lana autortu dau Garatz Unamunzagak: Musikea ulertzeko eta biziteko abagunea erakutsiko da; luthierrik eta musikari artisau barik ez litzateke musikarik egongo, oinarrizkoak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!