Bilboko Udal Txistulari Bandeak egitarau erakargarria dakar 2023-2024 denporaldirako

Bizkaie! 2023-10-10 08:01   Musikea

Lurraren Koloreak izenburupean, txistulari boskoteak zazpi ikuskizun eskainiko ditu.

Datorren urriaren 11an hasi eta 2014ko apirilaren 17an amaituko dan denporaldi barriko hitzordu guztietan artista gonbidadu handiak izango ditue alboan, besteak beste, Garazi Navas akordeolaria; Miren eta Roberto Etxebarriaren ahotsak, pandero eta trikitixea; Gurutze Beitia aurkezle, aktore eta umoristea; Iñar Sastre pianistea eta konpositorea; Gorka Eskauriaza bajistea; Eriz Pérez Egiluz gitarristea; Onintze abeslaria eta konpositorea eta Anduriña Zurutuza eta Maite Guevara aktore eta pailazoak, Aldapeko Basque Latin Jazz musika taldeagaz fusino saio bat egiteaz gan.

Era berean, beste diziplina artistiko batzuetako taldeak be taularatuko dira Bandeagaz batera: Oinkari Dantza Taldea; Juana Picuentos txontxongilo antzerkia eta Zirkozaurre konpainia; Gorka Ganso clowna; Ahotsak eta Bilbao Musikako ume eta gazte abesbatzak eta Musikeneko eta Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioko txistu ikasleak.

Bilboko Udal Txistulari Bandeak zazpi kontzertu Euskalduna Jauregian eta beste bat, Gabonetako kontzertu berezia, Campos Elíseos Antzokian eskainiko ditu. Bilboko taldeak barrikuntza erakargarriakaz ekingo deutso aurtengo denporaldiari eta ikuskizunetara hurreratuko dan publikoak erritmo eta melodia tradizionalen eta barrikuntza eta beste musika genero eta estilo batzuen buztarketaz gozauko dau, baita beste diziplina artistiko batzuekaz be. Horretarako, Gorka Zabaleta buru dauen taldeak kolaborazino sare zabal eta heterogeneoa izango dau bere emonaldietan.

Datorren urriaren 11an, eguaztenean, Euskalduna Jauregia musika ekitaldi berezi baten eszenatoki bihurtuko da Lurra Terra ikuskizunagaz. Bilboko Txistu Bandeak, Miren Etxebarriaren ahots eta panderoa, Roberto Etxebarriaren ahots eta trikitixea, Eriz Pérez Egiluz gitarrista eta Gorka Eskauriaza bajisteak lagunduta, bidaia musikala egingo dau, euskal tradizinoaren aberastasuna eta sormen proposamen barriak buztartuz. Ekitaldi hau euskal musikearen herentzia aberatsa egungo eta modernoaren testuinguruan gozetako aukera parebakoa da. Antxinakoak eta barriak nahastauko dira, tradizinoak barritzaileagaz topo egingo dauen eta Euskalduna Jauregiko antzerkietako eremuan bezela berezienaren ikuspegi batean.

Zemendiaren 6an Udal Bandeak Oinkari Dantza Taldeagaz bat egingo dau Haziak Eroan kontzertua eskaintzeko; bertan, euskal erritmo eta jantzak izango dira ekitaldiaren ezaugarri nagusia. Hurreratzen diranek koreografia indartsuez gozau ahal izango dabe, bandeak interpretautako melodiei bizia emongo deutseenak, ikuskizun berezi eta magiko bat sortuz, bai ikusmenean, bai entzumenean. Kontzertu hau aukera ederra izango da gure kulturan sartzeko eta tradizinoak musikearen eta jantzearen bidez gozetako. Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioko ikasleek be parte hartuko dabe.

Zmendiaren 27an, Euskalduna Jauregian, Udal Txistu Bandea eta Aldapeko Basque Latin Jazz musika taldea protagonista dituan kontzertua eskainiko da: Zirt-Zart esperientzia musikal aparta eskainiko dau, euskal kantu tradizionalen aberastasuna jazzaren sofistikazinoagaz eta son, rumba eta txa-txa-txaren erritmo karibearrakaz buztartuz.

Campos Eliseos Antzokia Gabonetako ospakizunen erdigunea izango da, izan be, abenduaren 18an Elur Malutak kantaldia izango da. Ekitaldian Bilbao Musikako Ume eta Gazte Abesbatzak, Ahotsak abesbatzak eta Bilbao Musikako txistu ikasleek hartuko dabe parte. Musikaz gan, Gurutze Beitia aktorea be izango da kontzertuan, bere poza eta enkantua gehituz.

2024ko lehen hitzordurako, urtarrilaren 17an, boskotea Euskalduna Jauregira bueltauko da Txistua Algaraz ikuskizunagaz. Maite Guevara eta Anduriña Zurutuza aktore eta pailazoek ikusleen irribarrea biztuko dabe euren trebetasun komikoagaz, horretarako arreta handiz aukeratutako melodiek lagunduta, jai giro alaia sortuz. Kontzertu hau musika eta komediaren fusinoa izango da. Udal Bandeak eszenatokia energiaz eta emozinoz beteko daben doinuak joko ditu, Eriz Pérez Egiluz eta Gorka Eskauriazagaz batera.

Euskaldunan martira arte deskantsuaatseden hartu aurretik, urtarrilaren 31n Kantaldia eskainiko deuskue. Bilboko Udal txistulariak, Iñar Sastre pianisteak eta Gorka Eskauriaza bajisteak, Onintze abeslari, konpositore eta guitarristea bilbotarragaz batera izango dira agertokian.


2023-24 denporaldiko kontzertuei buruzko informazino zehatza www.bilbaomusika.eus webgunean konsultau daiteke.

Bilboko Udal Txistulari Bandea


Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier Garcia eta Peio Irigoien musikariek osotzen daben egungo Bilboko Udal Txistulari Bandea, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emonaldien kalidadeagatik eta aniztasunagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu