'Ikusmen Murriztua Dut' bereizgarria urriaren 9tik 15era erabiliko da

Bizkaie! 2023-10-09 12:53   Kulturea

Ikusmen murriztua ikusgarri egitea da asmoa.



Ikusmen Murriztua Dut
bereizgarriak ikusmen ezintasuna daben gizon-emakumeak identifiketan eta, beraz, sufriduten daben ikusmen-galerearen ondorioz izan leikiezan ezohiko portaeren interpretazino okerra ebitetan laguntzen dau. Esate baterako, persona bera batzutan agurtzea eta bestetan ez, kalean albo batera ez egitea, astiroago ibiltea, estropezu egitea, ume, kale-argi, jarleku batekin tupust egitea, sarrera edota urtekerea ez topetea edo besteentzako nabarmena dan zeozer galdetzea.

Ikusmen murriztua ikusgarri egitea da helburua eta, beraz, txapa edo besokoa daroan personea ezintasuna dauen gizon-emakume lez identifiketako bereizgarria ezagutarazotea, persona hori guztiz itsua ez dala adierazotea, hau da, gizon-emakume horrek ikusmen-hondar erabilgarria dauela.

Aitatu bereizgarria 2013an Gipuzkoako alkartearen ekimenez sortu zan. Ordutik erabilerea zabaldu da. Gaur egun Espainia osoan ezaguna da eta gero eta erabiliagoa Iberoamerikan. Ezagutaraozteko lan horretan giltzarri izan dira ikusmen ezintasuna dabenen alkarteak zein oftalmologiaren, optikearen edo ikusmen errehabilitazinoaren alorreko profesionalak.

Kanpainearen bidez gizarteari bereizgarriaren esangurea azaldu nahi deutsagu, holan gizartearen barruan sentiduko gara eta lasaiago urtengo dogu kalera, baztertuak izatearen bildurrik barik. Erabilten dugunok hobeto sentiduten gara, lehen hasarreak edo oker-ulertuak sortzen ziran egoeretan. Zenbat eta persona gehiagok erabili, orduan eta ezagunagoa izango da sinboloa eta ondorioz, jente gehiagok ulertuko gaitu. Retina Euskadi Begisarek balizko erabiltzaileak urratsa emon deiela animetan ditu, izan be, bereizgarria eroateak autonomia hobetu leikelako.

Euskadi osoko kaleko euskarrietan eta garraio publikoan jarriko da Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria urriaren 9tik 15era.

Gainera, aurten lehenengoz, Julian Iantziren kolaborazinoa izango dogu. Aurkezlea ikusmen murriztuagaz oso sensibilizauta, kanpainearen bideoaren protagonistea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu