Martxan La Faktoria Choreographic Center-en ikasturte barria
2023-10-09 12:36 Kulturea8 herrialdetatik etorritako 31 ikasle eta 20 irakasle ditu.
La Faktoria Choreographic Center-ek joan zan astean emon eutson hasierea nazinoarteko programari. Nazioarteko programeak 38 asteko iraupena deutso, 2024ko bagilaren 21era arte. Ikastaroa, 31 ikasle (8 herrialdetakoak) eta 20 irakasle izango ditu, Laida Aldaz eta Marta Coronadoren zuzendaritzapean. Aurton, ganera, barritasun gisa, programea talde bietan banatu da; batetik, Training program izenekoa, jantzari profesionalak prestatzera bideratua; eta, bestetik, Creators program izenekoa, jantzarien sormen-arloko gaitasunak prestatzera bideratua.
Ikastaro horretako nazinoarteko irakasleak honako hauek dira; Beniamin Boar (Body Weather), Martin Nachbar (Composition), Daniel Abreu (Mover), German Jauregui (Ultima Vez Vocabulary and Partnering), Kate Mawby (Yoga), Laura Aris (Play full body and partnering), Leif Firnhaber (A Bastardised Technique), Mark Tompkins (Instant composition and Site Specific), Nica Berndt Caccivio (Looking back and ahead- Improvisation Research), Thomas Hauert (Improvisation Tools), Vera Mantero (Composition and Interpretation- The Thinking Body), Los Informals (Research lab), Milan Herich (Flying Low), Vittoria De Ferrari (Artylogica Workshop Research) eta Helena Lizari (improvisación). Horreezaz gan, Nafarroako irakasle be badagoz, besteak beste, Akira Yoshida (Floor work), Carmen Larraz (Research), Joseba Yerro Izaguirre (Improvisation, Contemporary Technique) eta Laura Armendariz (Ballet).
La Faktoria
La Faktoria nazinoarteko zentroa da, eta xedea du jantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sortzea, ikertzea eta prestatzea. Eskoletan, lantegietan eta laborategietan oinarritzen da La Faktoriaren jarduera-ildoa, eta nazinoartean erreferente diran koreografo eta irakasleak ditu, jantza garaikideko askotariko teknikak eta begiradak landuz. Jantzan (arlo profesionalean) eta koreografian (horrek eskaintzen dituan askotariko aukeretan) aritu nahi daben 18 urtetik gorako ikasleei bideratuta dau.
La Faktoria Choreographic Centerrek Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzea jasotzen dau.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!