34 zentrok eskola orduez kanpoko hezkuntza eskaintzea euskeraz

Bizkaie! 2023-10-09 12:15   Euskerea berbagai

Informazinoa batzen dauen liburuxkea www.getxo.eus/euskara webgunean be badago.

Beste urte batez, Getxoko Udalak Hazi eta hezi kanpaina martxan jarri dau, eskola orduez kanpo ume eta gazteentzako euskerazko eskaintzea daben zentroen eta familien arteko zubi-lana egiteko. Horretarako, Udalak online bidezko gida bat atondu dau aitatutako eskaintzea daben zentroen informazinoagaz, aurreko urtean baino bi gehiago Zentroak hainbat arlotakoak dira, horreen artean, aholkularitza psikopedagogikoa, eskola laguntzea, euskerea, musikea, pintura eta eskulanak, informatikea, sukaldaritzea, jantza, antzerkia eta zirkua.

Euskerearen erabilerea hainbat alorretan sustatzen segiduten dugu, horreen artean hezkuntza ez arautuan, oso garrantzitsutzat joten dogulako eskola ordutegitik kanpo be eskaintzea izatea, adierazo dau Irantzu Uriarte Euskera zinegotziak.

Aitatutako zentroek kanpainan parte hartzeko Udalagaz sinatu daben hitzarmenaren arabera, konpromisoa hartu dabe, besteak beste, hizkuntza-paisaia, publizidadea eta gizarte sareak euskeraz be jarteko, webgunea euskeratzeko eta kanpainearen materiala erabilteko. Udalak zabaltzen lagunduko dau, kartela, 2.000 postal (eskaintzeari buruzko informazinoa eskaintzen dauen QR kodeagaz) eta zentro kolaboratzaileen kartel personalizatuaren bidez. Horreekaz batera, udalerriko ikastetxeetan ekimenaren barri zabalduko da.

Informazinoa batzen dauen liburuxkea webgunean be badago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu