Sarai Roblesek irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketea
2023-10-09 07:59 BertsolaritzeaZemendiaren 4an Altsasun jokatuko dan finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu dau Barañaingoak.
Danetara, 140 bat bertsozale batu dira Iruritako Gizarte Bilgunean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko. Iruritan jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Sei bertsolari izan dira kantuan eta gai-jartzaile lanak, barriz, Maialen Belarrak egin ditu. Nafarroako Bertsozale Alkarteak Baztango Udalaren eta Iruritako herriaren laguntzea izan dau saioa atontzeko.
Saio puntuagarriaren ostean, Sarai Roblesek pilotu dau puntu gehien (354). Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza (333), Idoia Granizo (328,5), Ekain Alegre Gil (324), Eneko Fernandez (320,5) eta Egoitz Gorosterrazu (291,5).
Holan geratu da saioko puntuazinoa:
- Sarai Robles Vitas: 354
- Saioa Alkaiza Guallar: 333
- Idoia Granizo Uribarrena: 328,5
- Ekain Alegre Gil: 324
- Eneko Fernandez Maritxalar: 320,5
- Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 291,5
Hurrengo zapatuan segiduko dau txapelketeak, Vianan jokatuko dan saioagaz. Herri horretako Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han kantuko dabe Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta; gai-jartzailea, barriz, Zigor Gartzia Arregi Zian izango da. Biharamunean, Uharten izango da saioa, Arte Garaikideko Zentroan. Saio guztietarako sarrerak salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!