Ibai Amillategik irabazi dau Gernika-Lumoko kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-09 07:51   Bertsolaritzea

Zemendiaren 25ean jokatuko dan Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da.

Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea. Saioa irabazi eta finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.

Bertsozalez ganezka egon da Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia. Honako sei bertsolari honeek kantau dabe: 

Arkaitz Zipitria Mendizabal, Bittor Altube Sarrionandia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Iker Garitagoitia Astigarraga, Julen Ibarguengoitia Ordorika eta Mikel Retolaza Etxebarria.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da puntu gehien batu dituana: 479 puntu. Beraz, zemendiaren 25ean jokatuko dan Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

Ibai Amillategi Omaetxebarria----------- 479

Bittor Altube Sarrionandia------------- 472.5

Mikel Retolaza Etxebarria-------------- 455

Arkaitz Zipitria Mendizabal----------- 443.5

Julen Ibarguengoitia Ordorika--------- 438.5

Iker Garitagoitia Astigarraga--------- 434

Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako honeek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu