Hamairu herri zeharkatuko ditu iges-gela ibiltariak
2023-10-06 13:49 Euskerea berbagaiUrriaren 6an hasiko da.
Konsumitzailea erdigunean jarri eta euskerea erabilteko aukerea eskaintzen daben espazioak identifikauko dituan Euskaraz barra-barra egitasmoaren barruan sortu da iges-gelea.
Gizartearen aktibazinoa eta kanpainearen zabalpena sustatzeko asmoa dau formatu barri honek 17. logela istorio misteriotsuagaz.
Donostian egingo dau lehen geldialdia Euskaraz barra-barraren iges-gela ibiltariak eta beso-zabalik jaso dau albistea uriburuak; asteburuko txanda guztiak erreserbauta baitagoz dagoeneko. Euskaraz barra-barra egitasmoa sustatzeko eta gizartearen aktibazinoari bultzadea emoteko helburuari eutsiz, hamairu herri zeharkatuko ditu iges-geleak: Donostia, Elizondo, Laudio, Bermeo, Elgoibar, Balmaseda, Errenteria-Orereta, Gasteiz, Andoain, Zumarraga-Urretxu, Portugalete, Zornotza eta Mungia.
Merkataritzearen eta ostalaritzearen sektoreetan, euskeraz berba egiteko guneak identifiketako sortu da Euskaraz barra-barra markea: Eusko Jaurlaritzearen, Nafarroako Gobernuaren eta Euskerearen Erakunde Publikoaren eskutik, Hiruko Itunaren barruan. Konsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuagaz, euskerearen lurralde osora zabalduko da egitasmoa. Hasieran eremu pribatuan jarriko da martxan eta etorkizunean eta pixkanaka-pixkanaka eremu publikora zabaltzea be aztertuko da.
Astebururo 20 saio
Danetara, beraz, 13 herri zeharkatuko ditu iges-gela ibiltariak hilebete honeetan eta geldialdi bakotxean 3 egun emongo ditu: Bariku arratsaldetan (16:00etatik 21:00etara) eta zapatu zein domekatan egun osoz (10:00etatik 21:00etara). Herri bakotxeko 20 txanda egongo dira eta saio bakotxean gehienez 5 lagunek parte hartu leikie espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezela erantzuteko.
Hamasei urtetik gorakoa eta euskerea ulertu edota berba egiteko kapaz dan edozeinek, muga barik, parte hartu leike iges-gelan.
Bestalde, saio bakotxak 40 minutuko iraupena izango dau eta denpora tarte horretan iges-gelatik urtetea lortu ezean, amaitutzat emongo da jokoa.
Erreserbak egiteko aukerea zabalik
Dagoeneko hasi dira martxan erreserbak eta, saio kopuru mugatuak diranez, atontzaileek dei egin dabe lehenbailehen izena emoteko, iges-gelan parte hartu nahi izan ezkero. Dobako esperientzia izango da baina ezinbestekoa izango da aurretik erreserbea egitea, esteka honen bitartez
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!