Azken egunak 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2023-10-06 11:01   Kulturea

Orain arte, 560.000 bisitari jaso ditu Guggenheim Bilbao Museoko erakusketeak.

Urriaren 8a, domekea, izango da Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketea ikusteko azken eguna. Artista japoniarra arte garaikidean eragin handiko figurea da eta XXI. mendeko ikono kulturala. Iberdrola da babesle nagusia.

Azken egunotako datuen faltan, orain arte 560.000 personatik gora hurreratu dira erakusketea ikustera.

Guggenheim Museoko arduradunek aurreratu dabenez, domeka arratsaldean (16:00-20:00) prezio erdian erosi ahal izango da sarrerea, Yayoi Kusaman artelanei agur esateko. Hori bai, behin sarrerea % 50eko deskontuagaz erosita, beste erakusketak be ikusi leitekez.

Egunotan Museora bertaratzen diran bisitariek zabaldu barria dan Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketeaz be gozatu ahal izango dabe (Pablo Picassoren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko Batzorde Nazinonalaren laguntzagaz antondua). Horrezaz gan, hirugarren solairuan ikusgai izango ditue Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak, eta Yayoi Kusamaren murgiltze-instalazinoa: Infinituaren isla-gela Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (2020).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu