Hamar urte eta gero, Benito Lertxundi barriro be Gernikan
2023-10-06 08:04 MusikeaZemendiaren 11n, Gernika Jai-Alai frontoian, 1400 lagunentzako lekua dago.
Ia hamar urte pasatu dira Benito Lertxundik Gernikan azkenekoz kontzertua eskaini ebanetik. Hamarkada oso bat igaro da ordutik eta horrek esan gura dau, Orioko bardoak beste hamarkada bat gehitu deutsola bere musika ibilbide oparo eta luzeari; guztira ia hirurogei urte oholtza gainean, hain zuzen. Orain, 81 urte ditu eta euskal musikagintzearen eta euskal kulturearen izen handienetakoa dogu. Egindako ibilbidea eta ekarpen neurribakoa omentzeko modua be bada guretzat zemendiaren 11ko kontzertua.
Haziberri Gernikako Europa Parkeagaz lotzen dogu, orain arte bertan egin ditugulako kontzertuak. 2022an Benitori parkean joteko proposamena egin geuntsan baina momentu haretan ez zan posible izan. Orain, beste aukera bat dago eta gogoratua izatea nahi geunken kontzertua atontzeari ekin deutsagu. Gure helburua beste batzuetan egin izan dogun moduan, ahalik eta baldintza egokienak sortzea da, bai musikarientzat bai publikoarentzat be, jenteak betirako gordeko dauen kontzertua izango dalako.
Erronkeak neurriko espazioa behar dau eta Gernika Jai-Alai berebiziko espazioa da Benito Letxundiren kantaldia hartzeko. Espazio historikoa, elegantea eta jesarrita 1400 ikus-entzulek kontzertua disfrutauko dabelakoak gagoz.
Iñaki Landa
Kantaldia iragarteko kartelari aparteko garrantzia emon deutse, Benitoren erretratu edo irudi bat agertu behar zalako kartelean. Zeregin horretarako Iñaki Landa ilustratzaile eta diseinatzaileagaz hartu-emonetan jarri eta Benito marrazteaz gan, testuingurua emon deutso erretratuari, Gernikagaz edo-ta bere sinbologiagaz zerikusia daben zenbait elementu txertatuz diseinuan.
Benito Lertxundi Gernikan
Gernikako Jai-Alai frontoian, 2023ko zemendiaren 11n, arratsaldeko 19:30ean. Ateak 18:30ean edegiko ditue.
Sarrerak haziberri.eus webgunean eta Gernikako turismoa bulegoan eskuratu ahal izango dira urriaren 6tik, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Prezioa: 27 eurokoa + gastuak izango da. Egunean bertan be, zemendiaren 11n, sarrerak eskuragarri egongo dira lehiatilan.
Eskerrak emon gura deutseguz kontzertu hau posible egin daben babesle eta laguntzailei: Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Gernika-Lumoko Udala eta Gernika-Lumoko Kultur-Etxea, baita Gernikako Jai-Alai eskoleari eta Eraman enpreseari be euren prestutasunagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!