Ño! Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2023-10-05 13:07   Bertsolaritzea

Eli Pagola, Miren Artetxe eta Maitane Gartziandia protagonista.





Bertso saio baten bueltan jazo daitekezan hamar eszena jaso ditue komikian. Testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatu nahi izan ditue. Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita egin dabe lana Eli Pagola eta Miren Artetxe bertsolariek eta Maitane Gartziandia ilustratzaileak. Donostiako Aurresku tabernan batu da Mirari Martiarena hirukoteagaz eta hitzorduan kontautakoak eskainiko dira Hitzetik Hortzeran.

Komikia udabarrian argitaratu eben arren, orain urte bi jarri zituen martxan proiektua eta komikia egiteko asmoa. Artetxe eta Pagola komikizaleak izanda, ikusi eben buruan zituen ideak papelera eroatea izea ona zala eta idea horreek marraztu ditu Maitane Gartziandia ilustratzaileak. Bertsolaritzako hainbat egoera eta erabilitako aliantza estrategiei buruzko komikia egin dabe.

Ño! komikia eskuartean hartzen dauenak, ez dau berba eta bertso askorik topauko, irudiak eta gorputzak baitabe indarrik handiena. Komikiaren zirrikituen barri jakin guran bestelako galderak be egingo deutsee Martiarenak Artetxeri, Pagolari eta Gartziandiari.

Lau bertso plaza

Lau saiotako bertsoaldiak entzuteko aukerea izango da aste honetako Hitzetik Hortzeran: Bilboko, Iruñeko, Lezoko eta Oñatiko saioetako bertsoaldiak eskainiko dira. Lau bertso plaza eta hamaika bertsolari kantuan, besteak beste, aitatutako saio horreetan ibili ziralako kantuan Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.

Ohiko ordutegira bueltauko da asten Hitzetik Hortzera, hau da, zapatuan, gaueko 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz EITB Nahieran atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu