AEK-n, ikasturte barria martxan

Bizkaie! 2023-10-05 11:22   Euskerea berbagai

Oraindino be izena emon daiteke urrian zehar.

Asteon, jarri dira AEK-n 2023-2024 ikasturteko ikastaroak eta, oro har, oraindino be izena emon daiteke urrian zehar. AEK-k aukerea eskaintzen dau 100 euskaltegi baino gehiagotan, euskera hur zein urrun heltzeko goiburupean.

Ondokoak dira AEKn euskerea ikasteko aukerak:

- Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: Ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak. A0, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

- Autoikaskuntzea euskaltegian.

- Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta lan ez presentziala buztartzen dituen sistemea.

- Online-ikastaroak.

- Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Kontuak kontu, etxeko eta lagun arteko hartu-emonak euskeraz izateko, lan-egoerea hobetzeko, bila zabizien euskera-mailea ezagutzeko zein bestelakoetarako herritarrek AEKn aukera ugari ditue.

Egunotan, milaka lagunek ekin deutse ikasturte barriari eta, beraz, animetan zaituegu guera etorri eta irakasleakaz zein ikasleakaz hartu-emonei ekin, ikasturtearen hasierea bertatik bertara ezagutu daizuen.

Informazino gehiago: komunikazioa@aek.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu