Sotomonte bai, Toundra ez

Bizkaie! 2023-10-05 10:29   Musikea

Kontzertua zemendiaren 18an izango da.

Toundra taldeak zemendiaren 18an Manu Brabo fotoargazkilariagaz (eta Pulitzer saridunagaz) BBK Salan eskaini behar eban Ukraína ikuskizuna bertan behera geratu da Bilboko aretoagaz loturarik ez daben arrazoiak dirala eta. Madrilgo taldeak jakinarazo dauenez, zoritxarrez, 2023rako planeautako hitzordu guztiak bertan behera itxi behar izan doguz. Ezin izango ditugu eskaini gure kontroletik kanpoko arrazoiakaitik.

Zemendiaren 18rako iragarritako ekimena (BBK Salaren Hiriz Hiri musika-zikloaren barruan atonduta egoan). Sotomonte bandeak ordezkatuko du. Taldea Jokin Salaverria musikari bizkaitar ezagunak zuzentzen dau. Urte askoan beste artista batzuekaz bajua joten ibili da eta AEBetan ibilbide luzea egin ostean, orain urte bi hard folkeko bere proiektuaren alde egin eban. Etiketa hori berak asmau eban Britainia Handiko psikodeliaren eta folkaren influentziak ikutu progresiboakaz, hard rockeko ikutuekin eta musika amerikarragaz” bateratzen dituan estilo personal ha izentetako. Abeslaria eta bajua joten dituan Salaverriaz gan, Sotomonte taldean honako honeek dagoz: Unai G. Kortazar (bateria), Xabier Badiola (gitarra eta koruak), Daniel Merino (gitarra eta koruak) eta Iñigo Ortiz de Zarate (tekladuak). Kontzertua 20:30ean izango da eta sarrerak BBK Salako webgunean eskuragarri dagoz (12 € aurrez erosita, 15 € leihatilan erosita).

Toundraren ikuskizunerako sarrerak erosi zituen guztiek berreskuratuko dabe ordaindutako zenbateko osoa. Erosketea online egin baeben, itzulketea modu automatikoan egingo da. Aldiz, sarrerak leihatilan erosi bazenduezan, bide beretik eskatu zeinkie itzulketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu