2023/12/03 19:00

Ataunen, Herri Antzokian. | Musikea

Anonyme Popular. RAFA RUEDA + IGOR ELORTZA

19:00

Lau hilebetean isilik egon ondoren, hemen da Igor Elortza bertsolariak eta Rafa Rueda musikariak gidatutako Anonyme Popular egitasmoa.

Maiatzaren 25ean eskaini eben Durangon, uda aurreko azken emonaldia. Lehen bira horretan, hamahiru zuzeneko eskaini zituen eta 1.500etik gora dira, dagoeneko, ikus-entzunezko bertso egitasmo hau gozau dabenak.

Udan zehar lanean jardun eta gero, ale barri bi aurkeztu ditue azken egunotan: Itzartu nahian sorkuntza-lan barria da lehenengoa eta, Gu Ta Gutarrak taldea zanaren Bi bide izenekoaren bersinoa bigarrena.

Bi-biak, Anonyme Popular-en Youtube kanalean ez eze, Badok euskal musika atarian eta Spotify plataforman zabaldu ditue.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu