Arte Ederren Museoak udagoieneko programazino barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-10-04 12:54   Kulturea

Antonio Moro eta Antonio Saura dira lehen protagonistak.

Udako etenaldiaren ondoren, XVI. mendeko Antonio Moro margolari herberehetarra eta XX. mendeko Antonio Saura espainiarra dira lehen aurrez aurrekoaren protagonistak, Filipe II.aren erretratu solemne bigaz eta Hiru Graziak oihal handiagaz. Gaurtik aurrera, hilak 4, museoaren lehenengo aretoan egongo dira ikusgai.

Mikro erakusketen jatorrizko programa horrek proposamen barriekaz jarraituko dau hurrengo hilebeteetan be: Anselmo Guinea eta Vicente Ameztoy (urriak 11); José Arrue eta Morquillas (urriak 18); David Hockney eta Alfonso Gortázar (urriak 25); Rafael Balerdi eta Xabier Salaberria (zemendiak 8); eta Juan de Echevarría eta Menchu Gal (zemendiak 15).

Horrezaz gan, museoak artistakaz parte hartzeko topaketen errepertorio barria atondu dau: Ezagutu artista bi dobako sarbideko programea eta astero barriketaldiak egiteko aukerea YouTubeko kanalean.



Hezkuntza-programak

Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak  edade eta interes mueta askotako jenteari zuzendutako jarduerak eta programak jarten ditue martxan. Ekimen horreen helburua da museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea, baita horreezaz gozetea be.

2023-2024 ikasturtean zehar museoa handitzeko eta erabarritzeko lanakaz jarraituko da. Ikasturte honetan, eraikin zaharrak baino ez ditu ateak zabalik izango ditu eta, bertan, bildumako zati bat izango da ikusgai, astero aldatzen joango dan BBKateak izeneko formatu dinamiko baten barruan, eta erakusketa-proposamen barriak gehituko dira.

Halanda ze, honako honeek izango dira hezkuntza programako erakusketak; Esperientzia Sortzaileak. Begirada Gurutzatuak (2023ko zemendiatik 2024ko martira); Egoitza programa. Espazio gaztea. Lanean (2023ko zemenditik 2024ko urtarrilera); Dibulgazioa martxan. Artearen Ibilbidea BBK (Abenduaren 3ra arte).

Jarduera Publikoak

Jarduera barri honeek aldaketa-prozesuaren arlo estrategikoetako bat da, eztabaidarako gune, programa edegiak eta ideen alkarguneak bultzatzen dituana. Interes nagusietako bat bildumako eta erakusketen barrirakurketa barriak lantzen dituen jarduerak garatzea da, herritarrentzat eskuragarri bihurtuz eta gizarte garaikideko gai garrantzitsuakaz lotuz.

Beste diziplina artistiko batzuk, jantzea, musikea edo literaturea modu sistematikoan sartzen dira, komunidadeari askotariko esperientziak eskaintzeko.

Halanda ze, honako honeek izango dira jarduera publikoko erakusketak; Behatokia ikasketa taldea. Erotismoa, indarkaeria eta drama. Bidai bitxia bilduman zehar (Zemendiaren 8tik abenduaren 20ra arte); En claves kontzertu zikloa. Iparraldeko argiak (Abenduak 1, 8, 22, eta 28); eta Irudimen artistikoko laborategiak. Historias desde el Istorioak museotik (Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era).

Sarrrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu