Olafur Eliasson artistearen argi-intalazinoak inaugurau ditue

Bizkaie! 2023-10-04 09:33   Kulturea

Artelanak kaltzaiduzko eta beirazko erronboide-formako zazpi elementu ditu.

Bilboko alkateak, Juan Maria Aburtok eta Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak, Juan Ignacio Vidartek, Bilboko Iparragirre kalean kokatu dan instalazino artistiko barria aurkeztu dabe, Olafur Eliasson artisteagaz batera. Artelanak kaltzaiduzko eta beirazko erronboide-formako zazpi elementu ditu, San Jose plazearen eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko behearen gainean kokatuak.

Ispiluz egindako piezak dira eta lurrean txertauta dagoz, deskubridu beharreko harribitxiak balira bezela. Pieza batetik bestera egiten dozun ibiltartean, abiadurea moteltzen dozu, lurragaz konektetan, adierazo dau Olafur Eliassonek.

Lurrera emoten dauen leiho bakotxetik begiratzean, oinezkoek forma iradokitzaile, geometriko eta organiko bat ikusiko dabe, testura mineralduna, baita poliedro baten ertz garbi eta zehatzak be. Formak, barriz, ilusinoak dira, puntu batean alkartzen diran trapezino-formako ispiluakaz eregitako kaleidoskopioek sortuak.

Instalazino horretan funtsezkoak dira zazpi mineral eta harri, Bizkaiko industriaren eta meatzaritzearen historian izan daben garrantziagaitik hautatuak. Honako honeek dira: Kaltzita, limonita, goethita, siderita, basaltoa, hareharria eta karehatxa. Kaleidoskopioko ispiluetan islatzen dan mineral edo harri bakotxak egitura eta kolorez betetako forma geometrikoak sortzen ditu, ezbardinak kokaleku bakotxean.

Gauez, kaleidoskopioek kalea behetik argitzen dabe, giro berezia sortuz.

Udalaren eta Museoaren arteko lankidetzea

Bilboko Udalak eta Guggenheim Bilbao Museoak lankidetza-hitzarmena sinatu eben 2020ko abuztuan eta horren bitartez, erakunde biek konpromisoa hartu eben uriaren garapenean eta hobekuntzan aliantzea sendotzen jarraitzeko, espazio publikoan arteak presentzia izatea eta ikusarazotea  azpimarratuta.

Halanda ze, Udalak eta Museoak konpromisoa hartu eben alkarregaz batera lan egiteko Iparragirre kaleko uri-ingurunean argi-interbentzino artistiko bat integretako, helburu hartuta oinezkoentzako gunearen zabalkuntzea aprobetxetea, espazioa hobetzea, eta Museoaren eta uriaren arteko lotura gisa jardutea.

Olafur Eliasson

Olafur Eliasson artisteak (Islandia/Danimarka, 1967) arteak munduan dauen garrantzia ikertzen dau. Bere arte perzepzinoaren, mobimenduren, esperientzia fisikoaren eta sensazinoen aurrean dauen interesetik sortzen da. Bere artean, hiru espezialidade azpimarratzen dira: Naturearen aurreko ardurea, geometriari buruzko ikerketea, eta inguratzen gaituen mundua antzemoteko etenik bako azterketea.

Oraintsu Eliassonekk Praemium Imperiale nazinoarteko arte-saria jaso eban, japoniar familia inperialak emoten dauena. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu