Gernika-Lumon jokatuko da bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-03 13:48   Bertsolaritzea

Urriaren 8an izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Mungiako saioaren ostean, Gernika-Lumon egingo dabe Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen bigarren saioa. Urriaren 8an jokatuko da Lizeo Antzokian. Bertsolariak, ondokoak izango dira:

- Arkaitz Zipitria Mendizabal.

- Bittor Altube Sarrionandia.

- Ibai Amillategi Omaetxebarria.

- Iker Garitagoitia Astigarraga.

- Julen Ibarguengoitia Ordorika. 

- Mikel Retolaza Etxebarria.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

Saioan gaiak emoten Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da. Epaimahaiko kideak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko leukie domekan bertan, 16:00etan, Lizeo Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu