Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da
2023-10-03 10:56 Euskerea berbagaiOhorezko euskaltzain izentau eban Euskaltzaindiak 2018an.
Jose Mari Rementeria Etxebarrian (Bizkaia) jaio zan, 1940ko apirilaren 23an. Teologian eta Katekesian diplomaduna (Salamancako Unibersidade Pontifikala), apaiza, Euskal Eleizbarruti arteko Katekesi eta Liturgia batzordean lankide izan zan, eta Eleizen arteko Bibliaren itzultzaile taldeko kide be bai.
Nabarmentzekoak dira itzultzaile bezela Rementeriak eginiko lanak, bereziki Elizen Arteko Biblia. Bere lan bat aipatzekotan, Euskarazko dotrinak: Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962) aipatu behar da, 2018an Labayru Fundazinoak argitaratu eban ikerlan garrantzitsua, BBK Fundazinoaren laguntzaz.
Ohorezko euskaltzain izentau eban Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an.
(Argazkia: Andres Urrutia eta Jose Mari Rementeria (Euskaltzaindia))
Hona hemen Rementeriaren idazlan batzuk:
- Jesusen jarraitzaile gure bizitzan / Iruñe eta Tuteara, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Katekesi Idazkaritzak (1990).
- Jesusen jarraitzaile elkarte barruan / Iruñe eta Tuteara, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Katekesi Idazkaritzak (1998).
- Euskarazko dotrinak : Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962). Lehenengoa Bizkaieraz (2018).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!