Perretxikoak identifiketako udal zerbitzua, martxan

Bizkaie! 2023-10-02 12:27   Kulturea

Osasun eta Konsumo Saileko bulegoetan emongo da.

Urtero lez, Bilboko Udalaren Osasun eta Konsumo Sailak perretxikoak identifiketako zerbitzua aktibau dau. Dobako zerbitzu horrek perretxikoak jateko modukoak dirala egiaztatzea eta perretxikozaletasunari lotutako zalantzak argitzea dau helburu.

Álvaro Pérez Osasun eta Konsumoko zinegotziak eta Álvaro Chirapozu Elikagaien Ikuskaritzako eta Zoonosiko Sekzinoko buruak aurkeztu dabe zerbitzua. Perretxikozaleen komunidadeak asko estimetan dau ekimena.

Igaz bezela, aurton be mikologiazaleek Osasun eta Konsumo Saileko bulegoetara joan beharko dabe (Kristo kalea 1, 5. pisus). Jentaurreko ordutegia hau izango da: Urriko eta zemendiko astelehen guztietan, 9:30etik 13:30era. Egun horreetatik kanpo aurretiko hitzordua be eskatu daiteke 94 420 49 24 eta 94 420 49 63 telefonoetan.

Gomendioak

Ahal dala, komenidu da perretxikoak batu dituenak hurreratzea, ingurumenari eta non jaso diran zehaztu deien. Horrezaz gan, batutako perretxiko mueta bakotxaren ale bat baino gehiago eroatea (zurtoina osorik, moztu barik).

Ganera, Bilboko Udalaren Osasun eta Konsumo Sailak zaleei gogorarazoten deutse hazita eta osasuntsu dagozan aleak jaso behar dirala. Bestalde, gomendatzen dabe perretxikoak batu eta ahalik eta arinen egitea (bi egunen buruan, gehien jota) eta batutakoa plastikozko poltsetatik kanpo gordetea. Ez da komenidu perretxikoak garbitzea ezta izoztea be identifikau aurretik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu