777 startupek emon dabe izena BIND 4.0 programan

Bizkaie! 2023-10-02 10:20   Kulturea

Hautagaitzen artean, 35 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira.

BIND 4.0 barrikuntza-plataforma edegiak 777 hautagai jaso ditu bere azelerazino-programearen zortzigarren edizinorako deialdia, zortzi aldiotan erregistrautako kopururik handiena. Programara, 76 herrialdetako startupak aurkeztu dira proiektu barritzaileak lau arlotan jorratzeko: Industria adimenduna, energia garbi eta jasangarria eta elikadurearen eta osasunaren teknologia.

Zortzigarren edizino horretan parte hartuko daben startupak azelerazino-programako 70 partner enpresek hautatuko ditue, eta horreen artean dagoz Mercedes-Benz, ITP Aero, CIE Automotive, Erhardt, Danobatgroup, Iberdrola, GH Cranes, BTI Biotechnology Institute edo Eroski.

Jasangarritasuna eta adimen artifiziala, protagonista

Izena emon daben startupen % 50ek industria eraginkor eta jasangarriagoa sortzea da asmoa barrikuntza-proiektuak proponidu ditue, ingurumen-inpaktuan eta CO2 murriztan hobekuntzak planteauta. Startupen % 43k barruko prozesuen digitalizazinoaren eta optimizazinoaren erabilpen-kasuari erantzuna emoteko proposamenak aurkeztu ditue.

Sektoreko teknologia eraldatzaile nagusiei jagokenez, startupen % 25ek adimen artifizialaren alde egiten dabe eta % 10ek IoT-ren aldekoa, eta jarraian dagoz Big Data, teknologia inmersiboa, robotikea eta fabrikazino aditiboa erabilten dabenak. Startupek jarduera-sektoretarako soluzinoak aurkeztu ahal izango ditue, izan be, % 60k industria adimendunaren arloan apliketan diran soluzinoak planteetan dabe.

BIND 4.0

BIND 4.0 industria adimenduneko barrikuntza-plataforma edegia, publiko eta pribatua, da eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu eban, SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako UpEuskadi plataformearen bidez.

Ekimena hiru helburugaz sortu zan: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen transformazino digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu bezela kokatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu