'Feminismoak nire bizitzea aldatu dau'
2023-10-02 08:58 KultureaIa 300 emakume batu dira Bilbon.
Laura Freixas, Teresa Laespada eta Patricia Campelo.
Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak atondutako Feminismoak nire bizitea aldatu dau jardunaldiaren bigarren edizinoan, feminismoan konpartidutako bizitzak, aktibismo kultural feministak eta aldarrikapen feministak lako gaiak landu ditue.
Bilboko la Terminal FICCn, 300 emakumek parte hartu dabe eta emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren arloan aurrera egiteko eztabaidearen ardatza agenda feministea izan da.
Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak atondu dau ekimena, Espacio Regadera-gaz lankidetzan. Proiektu hau Bardintasuna Sustatzeko Zuzendaritzearen menpeko Emakumeak foru-estrategiaren barruan kokatzen da eta jarduerea bat dator emakumeek espazio publikoetan eta botere-guneetan izan behar daben presentzia aldarrikatzeko helburuagaz, bai eta emakumeon eskubideak eta askatasunak aldarrikatzeko helburuagaz be.
Jardunaldia goizez eta arratsaldez egin dabe; goizeko lehen tartean jorratutako gaiak osotzeko feminismoan partekatutako bizitzak, aktibismo kultural feministak eta aldarrikapen feministak artean gaiak aztertu dira. Goizeko tarte horretan, gainera, María Martín eta Ilargi Arrizabalagaren esku-hartze artistikoak egon dira eta Beat Boxeko Espainiako txapelduna dan Julia Fornerrek espezialidadeari buruzko tailerra eskaini dau.
Arratsaldean agenda feministeari buruz hausnartzeko mahai-inguruen formatuan ekin jako topaketeari.
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko diputaduak edegi dau jardunaldia alkarrizketa formatuko berbaldi bategaz.
Emakume parte-hartzaileak
Leire Serrano Alberdi eta Sokoa Lasa Azcúnaga (Espacio Regadera) ekintzaileek aurkeztu eta gidatu dabe egun osoan zehar programako puntuen haria; jardunaldian honako emakume honeek aurkeztu ditue euren bizipenak eta ezagutzea: Rafaela Pastor, Plataforma Andaluza de Apoyo al Lobby Europeo de Mujeres (PALEM) Plataformako presidentea eta sortzaileetako bat eta Lourdes Pastor, abeslaria eta soziologoa (I. Blokea. Bizitza partekatua feminismoan); Zua Mendez eta Teresa Lozano, artistak eta idazleak (Towanda Rebels) (II. blokea. Aktibismo kultural feminista).
Era berean Laura Freixas idazle, ikertzaile eta emakumeek idatzitako literaturearen sustatzaileak egin dau berba. 2009an, Clásicas y Modernas sortu eban eta Femme Sapiens, Instagramen artea eta feminismoa binomioan sakontzen dauen kontuaren arduraduna da (III. blokea. Aldarrikapen feminista artean); Muxote Potolo bat (Agenda feministeari buruz hausnartzeko mahai-inguruak. Visual Thinking).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!