Ez Dok 5 eta Lizaieta, aste honetako irabazleak

Bizkaie! 2023-10-02 07:45   Bertsolaritzea

Bost saio geratzen dira Taldekako Xilabaren lehenengo ligaxkan.

Argazkia: Ez Dok 5 eta Eskukula taldeak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Irailaren 29an izan zan Taldekako Xilabaran hirugarren saioa Saran. Bertan, Lizaieta (Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira eta Karlos Aizpurua) taldeak irabazi eutson Kakoiak (Beñat Larrory, Aetz Etxart, Xan Alkhat, Joanes Etxebarria, eta Leire Casamajou) taldeari.

Hurrengo egunean, Amenduzen izan zan laugarren saioa, bertan Ez Dok 5 taldeak irabazi eutson Eskukula taldeari. Ez dok 5 taldeko partaideak, Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre, Oier Urreizti, Xermin Camblong eta Joana Itzaina dira eta Eskukula taldekoak, barriz, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Ramuntxo Christy eta Paul Moal.

Bost saio geratzen dira lehenengo ligaxkan: Hendaia, Baionan bi, Hazparne eta Aldude. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin eta bigarrena Azkainen zemendiaren 4an. Final handia Aiherran izango da zemendiaren 18an, bertso bazkariaren ondoren.

Hurrengo saioak astegoien honetan izango dira, urriaren 6an Hendaiako Gaztetxean eta egun berean Baionako Zizpa Gaztetxean: Ipiñitzeko Bertsuak (Oihan Diaz, Josu Txoperena, June Diaz, Maddi Ane Txoperena, Aimar Karrika eta Kerman Diaz) vs. Muttikoak (Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe) eta Zispa Txispa (Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Oihan Perez eta Aiantze Lannes) vs. Eskukula (Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Ramuntxo Christy eta Paul Moal), hurranez hurran.

Argazkia: Lizaieta eta Kakoiak taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu