Mikel Goirienak irabazi dau lehen kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-02 07:48   Bertsolaritzea

Mungian izan da nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenenego saioan.

Mikel Goiriena Larrazabal | Ikusi handiago | Argazki originala

Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal izan da irabazlea, 476.5 puntugaz. Beraz, zuzenean pasauko da Santurtziko finalaurrekora, zemendiaren 18an. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

- Mikel Goiriena Larrazabal...............476.5.

- Txaber Altube Sarrionandia............461.5.

- Araitz Katarain Mugarza.................446.

- Peru Vidal Gurrutxaga.................. 439.

- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria..... 427.5.

- Izaro Bilbao Arostegi................... 383.

Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaileak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea izan dira. Ganera, idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Hurrengo saioa urriaren 8an izango da, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Bertan, Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza izango dira.

Informazino gehiago hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu