Munduko Landareen Azokea Leioako Campusean

Bizkaie! 2023-09-29 13:41   Kulturea

Irailaren 30etik urriaren 1era Euskal Herriko Unibersidadearen Arboretumean.

Munduko Landareen VII. Azokea egingo da 2023ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Euskal Herriko Unibersidadearen Leioako campuseko Arboretumean. Azokearen atontzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibersidadea dira eta laguntzaileak, barriz, Leioako eta Erandioko Udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.

2015. urtean jaio zan landare-produktoreen topagune izateko, munduko bazterretako espezie eta bariedade ugari erakutsi ahal izan deien, izan be, erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako hartu-emonak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen barri alkar emoteko.

Arboretuma, 2008an inauguratu zan eta 19 hektareako azalereagaz, munduko bost kontinenteetako 130 espezie eta 1.700 zuhaitz ditu. Interes botaniko handia izateaz gan, kokaleku pribilegiatuan dago, Bizkaiko uritik oso hur.

Sartzea doban izango da eta goizeko 10:00etatik 19:00rak arte egongo da ikusgai.

Azokea

43 erakusketa izango dira. Ganera, bost kontinenteetako landareak ikusi eta erosi ahal izango dira. Gehienak ezezagunak izan arren, erraz hazi ahal izango dira bertoko lorategi eta balkokietan.

Azokearen esparruan bertan bisitariek indarrak barritu ahal izango ditue hemengo produktuak probau eta Arboretumeko bidezidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.

Ikusi landare guztien zerrendea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu