Bilbok Estropatada hartuko dau urriaren 1ean

Bizkaie! 2023-09-29 12:46   Kulturea

Parte hartzeko txartelak online erosi daitekez hemen.

Urriaren 1ean izango da aurtongo Estropatada, bio-ahate geolokalizatuen lasterketea. Bilboko itsasadarrean izaten dan ekitaldian, familia giroa finkatu da azken urteetan, izan be, ekintza ugariz beteten dabe eguna. Hori dana, danon amesa ardatz: Gaixotasun neurodegeneratiboagaz amaitzea.

The Wak on Project-en (WOP) estropadan parte hartzeko txartelak online erosi daitekez hemen eta uriko saltoki askotan. Tiket bakotxak, ganera, bat egiten dau WOPen helburu sozialagaz: Gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko burruka-minutuak batzea.

Estropatadek WOP-ek atondutako ekitaldia da, 2013. urtean Bilbon hasi zana. Urtero Bilboko itsasadarrean egiten dan lasterketea, streaming bidez ikusteko aukerea egongo da.

Ganera, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, 14:30etik 15:30era bitartean, ibilgailuen zirkulazinorako itxi egingo dira Euskalduna zubiko goranzko errei biak. Horrezaz gan, 15:30etik 16:30era bitartean, espaloia okupauko da Botikazar erriberan.

Sariak

Ahate irabazleek sari handiak irabaziko ditue, esaterako, Toyota Yaris barriaren urte beteko erabilerea (Toyota Japancar-i esker),  El Corte Ingles-eko, Zubiarteko, Eroskiko opari-txekeak eta Bilboatsek eskainitako ibilbide ugari.

Egitaraua

- 12:00: Jaiaren hasierea.

- 12:30: Xaibor.

- 14:00: Wop Challenge Sari banaketea.

- 14:45 - 15:30: Streaming, Wopato.com atarian.

- 15:00: Bio-ahate jaurtiketea.

- 15:15: Taberna ibiltaria.

- 17:00: Sari banaketea.

- 17:30: Zumba Gym c21.

- 18:30: Batukale Samba.

- 19:30: Jaiaren amaierea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu