Kakorratz-tailerrak, bisita gidatuak eta berbaldiak Darabilbo programan

Bizkaie! 2023-09-29 11:19   Euskerea berbagai

Urriaren 6an, 18:30ean: kakorratz-tailerra izango da Uribarriko Udaltegian.

Darabilboren helburua da euskara-mailea hobetu nahi dabenen edo euskeraz ondo pasau nahi dabenen artean hizkuntzearen erabilerea sustatzea aisialdian. Programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 etelefonoan. Nahi dauenak telefono-zenbaki horretan bertan azaldu leikez bere ideak.

Bilboko Udalak eta Bílboko Euskaltegien Sareak atontzen dabe Darabilbo.

Urrirako jarduerak

Urriaren 6an (barikuan), 18:30ean: kakorratz-tailerra Uribarriko Udaltegian.

Urriaren 20an (barikuan), 18:30ean: kakorratz-tailerra Uribarriko Udaltegian.

Urriaren 24an (martitzenean), 10:00etan –lehenengo saioan– eta 18:00etan –bigarren saioan–: Bisita gidatua Errekalde aretoan.

Urriaren 25ean (eguaztenean), 19:00retan: zientziari buruzko berbaldia Santutxuko Udaltegian.

Urriaren 26an (eguenean): Touré detektibean oinarritutako ibilbide gidatua; urtekerea Fleming plazatik, 19:00retan.

Eskaintza osoa eta informazino gehiago darabilbo.eus webgunean.

Darabilbo

2013an ekin jakona eta ordutik askotariko jarduerak sartzen dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilebete guztietan (garagarrilean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilboren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu