Bohol, esploreteko aukera ugari
2023-09-29 09:09 Ibilian-ibilianUr-jauziek 25 metro altuerakoak eta bertara joateko indikainaberazko zubi bat baino ez.
Filipinetan jarraituko dogu, Asiako herrialde liluragarri horren txoko barri batera egingo dogu, Boholera hain zuzen be. ¾ egun egin genduzan bertan eta beraz, ezin izan genduan nahi beste gauza ikusi, baina hori be ez da txarra, itzultzeko gogoa izateko. Hurrengo baterako, gauza eta lekuak esploretan jarraitu ahal izateko.
Boholera heldu bezain pronto, sekulako aldea antzemon genduan beste ugarteakaz konparauta, izan be, errepideak hobeak. Horrezaz gan, kaleak, eraikina eta inguru guztiak landuagoak antzemoten ziran. Emoten dau, europar inbersinoak egiten dabizela hemen, eta ez dakit nork edota nondik, baina diru dezente inbertiduten dabiz bertan.
Chocolate Hills, Bohol ugarteko erakargarrienetako lekua, zalantza barik. Sekulakoa. Hori bai, nire ustetan, leku turistikoegia da, gehiegi. Hortik, Carmen herriko parkera joan ginan, sartzeko 100 php ordaindu genduzan. Horren ostean, ibilteko tokirik ez dagoanez, disfrutetako tontorreko ikuspegia baino ez egoala konturatu ginan, izan be, ez dago ibilbide askorik egiteko aukerarik, kotxez edo asfaltoko bidetik igon behar dozu. Hori bai, emoten dau badagoala igoteko beste bide bat, ondoko herritik hain zuzen baina Wikiloc aplikazinoan ez zan agertzen. Ez behintzat konfidantzea emoten eban biderik. Beraz, lasai joan eta gozau bistetaz.
Horrezaz gan, ur-jauziak dira Boholeko altxorrik preziatuenetakoa. Hori bai, orain, behin bisitauta, badakit ur-jauzi gehienak ugartearen toki zehatz batean dagozala, beraz, inguruan hartuko neuke ostatua, geunkazanak horreetatik oso urruti baitzegozan. Ibilbidea atontzerakoan, egun oso bat eskainiko neban inguru horri. Dimiao Twin Falls aukeratuz ibilbide lez, tuk-tuk batean joan ginan bertara eta etxe batzuk igonda, 15 minutuko oinezko ibilbide bat eginez, bertan gengozan. Bide oso polita, palmeraz betea eta mendi bidea, ganera, bertan dagozan personak zelan bizi diran ikusteko aukerea dago. Ur-jauziei jagokenez, 25 metroko altuerea dabe eta bertara joateko indikainaberazko zubi bat dago.
Beste ur-jauzi bat be baneukan zerrendan, Dam Agan Falls izenekoa, baina ez genduan astirik emon bertara joateko, izan be, eta Alonara heldu behar ginan hurrengo egunak bertan pasetako, beraz, ur-jauzi eder horregaz gustura gelditu ginan. Antza danez, bidean arroz-soloak dagoz eta horrek beste xarma bat emoten deutso.
Balicasag ugartea be nabarmentzekoa da, urpekaritzea egiteko aproposa baita, dortokak, punta blanca marrazoa, ballesta arrainak, barrakudak eta beste asko ikusteko aukerea izan genduzan. Tabligara uriburuan, Gomez Guest House etxea dago, ostatu ederra da bertan lo egiteko, baita D'Backpackers' Barn. Gosaltzeko, The Glebe Coffee eta Gavroche gomendatuko neban eta bazkaltzeko edota afaltzeko, barriz, Mist eta Mosa.
Honegaz, Boholeko bisitaeri amaierea emonez, irudimena martxan jarri eta Filipinetako palmeren eta txokoen giroa sentidu doguz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!