Sareko bertso plazea, Hitzetik Hortzerako protagonista

Bizkaie! 2023-09-28 13:00   Bertsolaritzea

Bertsoa.eus atariaren sorrerari eta bilakaerari buruz egingo dau berba Jexux Mari Irazuk.

Sareko bertso plazea izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonista. Bertsoa.eus atariaren sorrereari eta bilakaereari buruz egingo dau berba Jexux Mari Irazuk. 2006an sortu zan Bertsoa.eus sareko plazea, Bertso Plaza Digitala Alkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Alkartearen arteko lankidetzan, bakotxak produziduten eben Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv egitasmoek bat eginez.

Jexux Mari Irazu izan zan sarean bertsoak sarean izatearen alde egin ebana eta Bertsoa.com sortu ebana. Hasierako urte hareei buruz eta atariak izan daben bilakaereari buruz egingo dabe  berba Irazuk eta Mirari Martiarenak. Halanda ze, Jexux Mari Irazuk gaur egun bertsoagaz eta plazeagaz dituan hartu-emonei buruz be egingo dabe berba. Larrauldarrak txapelketak itxita dituan arren, oraindino be ibilten da bertsotan, esaterako, plazan eta bertso-eskolan.

Ganera, Ainhoa Agirreazaldegiren bertso jarriak entzungo dira aste honetako programean. Horrezaz gan, Desenkontruak bildumako abestiak aurkeztuko ditu Beñat Antxustegik, Eneko Sierra musikarien laguntzeagaz.

Iruñeko, Lezoko eta Oñatiko saioak

Hiru bertso jaialditako bertsoaldiak entzungo dira aste honetako Hitzetik Hortzera programan. Lezoko festetako jaialdia izango da batetik, bertan Amaia Agirreren esanetara ibili ziran kantuan Andoni Egaña, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.

Iruñean, barriz, Enmusikadas jaialdiaren barruan egin zan bertso saioa. Bertan Ainhoa Larretxeak egin zituan gai-emoile lanak eta Maddi Ane Txoperena, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Saioa Alkaiza bertsolariak izan ziran.

Azken buruan, Oñatiko festetako jaialdiko bertsoaldiak entzungo dira; Aitor Bizkarra, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Urko Arregik hartu eben parte. Aritz Iza Oñatiko Txinparta bertso-eskolako kideak egin zituan gai-emoile lanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu