Marikobaso espazioak lehen egonaldi artistikorako dei egin dau
2023-09-28 09:05 KultureaEgoitzaldia 6 hilebetekoa izango da.
Marikobasok egoitza artistikoak atondu gura ditu, Derion. Programa honi esker espazioaren erabilerea lagako deutsagu sortzaile bakarrari edo kolektibo txiki bati (gehienez boskotea).
2023-2024 urterako deialdia da, egoitza-aldia printzipioz 6 hilebetekoa izango da:
Pieza bat egin nahi dozu eta ez dakizu non? Marikobasok espazioa itxiko deutsu.
Edozein diziplina artistiko onartzen da, baldin eta espiritu kritiko eta eraldatzaileagaz bada. Proiektuen artean ebazteko, kontuan hartuko hartuko dira Marikobasoren lau oinarri nagusiak: Feminismoa, euskera, kultura eta ekologismoa.
Marikobasok egoitza artistiko honen bidez honako hau eskainiko dau: Egoitzea bera (50 metro koadro ditu, hiru gelatan banatuta, gela handia, gela txikia eta goiko pisua), egoitzan dagozan elementuak (lan mahaiak, ordenagailua, jesarlekuak, telebista...), egoitzarako sarbide librea (koordinau beharko da Marikobasoren ohiko funtzionamenduagaz).
Eta honako hau eskatzen dogu: Sortzen den materiala CC-BY-SA lizentziagaz banatu beharra eta Marikobasori bueltan eskaintzea (diziplinaren arabera, tailerra, mural bat pintetea...).
Deialdia urriaren 1etik 15era egongo da edegita. Parte hartzeko edo informazino gehiago nahi izan ezkero, idatzi marikobaso.martxan@gmail.com helbidera.
Deialdiaren oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!