Mungian jokatuko da, urriaren 1ean, lehenengo kanporaketea
2023-09-27 10:31 BertsolaritzeaUrriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023.
Danetara, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Txapelketeak. Kanporaketetan lehenengoa jokatuko da domekan: Mungiako Olalde aretoan izango da, 17:00etan.
Lehenengo saioan kantauko daben bertsolariak, ondokoak izango dira:
• Araitz Katarain Mugarza
• Izaro Bilbao Arostegi
• Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
• Mikel Goiriena Larrazabal
• Peru Vidal Gurrutxaga
• Txaber Altube Sarrionandia
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta besteek, puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Saioan gaiak emoten Zihara Enbeita Gardoki egongo da. Epaimahaiko kideak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.
Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko leukie domekan bertan, 16:00etan, Olalde Aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!